Mezuak

San Andres etiketa duten argitalpenak ikusgai

"San Andres egunien, batzarra eukiten ei xeben Jaindo puntan eulixek"

Irudia
    Jarindo mendia. Hemendik hartua San Andres egunaren inguruan atsotitz ugari daude, hitzunen iruditerian egun nabaria da-eta. Antzina hsiko otezuen negua egun horretan? Ezagunena San Andresetan elurra hankazpitan. Aurten, behintzat, ez da inondik inora ere beteko: hego-haizeak erasaten irauten digu. Beste atsotitz batzuei, ostera, Gotzon Garateren gordailuan astindu genien hautsa oroitaraztekotan, hain zuzen ere. Haietariko batek, San Andres kolko bete tremes -ek hizpide eman zion blog honetako Tomax irakurle nekagaitzari: Polita "tremes" horren kontua. Harluxeten hiztegiak dioenez: "1. Garia eta zekalea (zenbait tokitan, artirina eta legamia) nahasiz egindako ogia. 2. Zahi txikia. Tremes-ogia". Ba ote da tremesik gure okindegietan? Aurton, aldiz, beste "(en)tremes" bat dugu mintzagai: San Andres, entremes, goizean azaroa ta arratsean ez. Pello Zabala zenak Naturaren mintzoa deritzon liburu ezin apainagoan -beti mesanotxean eduki beharrekoa- hauxe ...