Atzo, Bilbo aldean, behintzat, sarri gertatu zen aldi berean euria edo txingorra eta eguzkia izatea. Behinola "aixaixak bustitzeko euria" lokuzioan "aixaixak" zer izan ote zitekeen galdetzen nuen. Zuetariko bik (berriz ere, mila esker!) Oñati aldean "azeriak" zirela erantzun zenidaten. Oraingoan ere "azeriak" ditugu protagonista, eguzkia eta euria aldi berean adierazi nahi dugunean horixe erabiltzen dugulako: azeri ezteia. Inork badaki zergatik irudikatzen duen azerien ezteiak euria eta eguzkia aldi berean? Zein da lotura? Badakizue beste kulturetan antzekorik erabiltzen ote den? Uste dut "boda de raposos" entzun dudala gaztelaniaz, baina ez nago ziur. Inork badaki? Interesgarria izango litzateke galdera horien erantzuna edukitzea. Ohi legez, zenbait hizkera, hainbat aldaera, guztietan ez da azeria agertzen, baina. Besteak beste, martxoa, deabrua, jauna... Beraz martxoko aroa ere badela ematen du. axarien ezteiak . L-Ainhoa / N-...
Iruzkinak
euri azidoa
euri beltza
euri bortitza
euri ekaitza
euri epela
euri erasoa
euri erauntsia
euri fina
euri gautarra
euri gozoa
euri hotza
euri izoztua
euri lanbroa
euri langarra
euri larregi
euri mantsoa
euri mardula
euri mehea
euri nitrikoa
euri sare-sarea
euri sarria
euri sendoa
euri tematia
euri tropikala
euri tzarra
euri ugaria
euri uharra
euri xehea
euri(-)zaparrada
euri zeharra
euri zemaia
euri zirina
euri ziztrina
euria
eurialdia
euri-haria
euri-jarioa
euri-jasa
eurikara (eguraldi eurikara)
euritea
euritsua (eguna, goiza, zerua...)
eurixka
(iturria:
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/
hara jo behar adibideak osorik irakurtzeko)
Denetarik dago hor: aspaldi ere erabiltzen genituenak dira batzuk (euri xehea), berriak dira beste batzuk (euri azidoa), metaforikoak, literarioak...
http://eu.wikipedia.org/wiki/Euri
Eskerrik asko eta parkatu atrebentzia.