Aro busti-lehorra

http://www.jedessine.com/img/sous-la-pluie-25481.jpg

Ez nabil batere astitsu azkenaldion, ez. Deustuko Kanalaren gorabeherak zereginpeturik nauka buru belarri eta bihotz. Ez da euli kaka, inondik ere! Aurrerantzean sarriago idazten saiatuko naiz, osterantzean eguraldiaren joan-etorriak astindu eta ez naiz gauza izango suspertzeko. Goazen harira. Ez nion zehatz erreparatu Pello Zabalak aztertutako udaberriko garta-denboren kontu ezinago interesgarriari, baina uste dut -oker banago artez nazazue, arren- udaberri ateri eta lehor samarra iragarri zuela, batez ere bigarren eta hirugarren aldietan. Asteon udaberriaren erdialdean gara eta sarri nola edo halako hotzalditxoa izaten da. Aurten ez dirudi hotzetara joko duenik, baina euritara bai, jo ere! Aro busti-bustia antzematen da egunotan, zenbaitetan euri-truxu eta guzti. Hala eta guztiz ere, ez dugu kexa izaterik. Edonoraroko egun ederrez gozatzeko abagunea izan dugu, bero larria noiz edo noiz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda