Mukiak gogortzeko besteko hotza ei



Badirudi duela egun batzuk egindako aurreikuspenak bete egingo direla: dar-dar batean egongo omen gara asteartetik gora Euskal Herri osoan. Ez ei da Siberiatik artez-artez datorkigukeen aire masa-hotza, baina, bai Artiko aldean sortua, Europan barrena hoztu-hoztua. Hainbesteko hotza egin lezake, ezen Euskal Herriko kostaldean -5 ºC-ra ailega bailiteke tenperatura... Hau da, mukiak gogortzeko eta ileak lazteko adinako hotza, gero!
Aroa aurrez iragartzeko modelo batzuen arabera, antizikloia Eskandinavia eta Ipar Errusia aldean finkatu eta, aldi berean, behe-depresio bat Balear uharteen aldean kokatzen bada, ipar ekialdeko haize bolada zakarrak ekarriko dizkigu eta beronekin batera Bizkaiko Golkoaren gainera kontinente barrutiko egundoko masa hotza iritsiko zaigu. Hain elurraren zale naizen hau irrikan nago!!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...