EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2016/09/05

Bero zantar-zantarra!



Egunokaz sargori amaigabearen erasanaldia jasaten ari garela, adiskide batek galbidetik garamatzan beroari abizen ezin ederragoa ipini dio: "zantarra". Beste testuinguru batzuetan erabiltzen badut ere,  aroari dagokonez, ez neukan entzunda; beraz, zabaltzea erabaki dut zuen garun eta belarrien ahogozamenerako. "Zantar" izenondoa sarri erabiltzen da Bizkai aldean. Labayru Hiztegiak zehatz ematen digu beraren berri:

zantar
1adj.
2adj.
defectuoso -sano muy agradablede mal gusto o saborfeo -a.
3adj.


Hiru adierak egoki askoak, ezta?


 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------