Laino buru-handia
Galea lurmuturra, Getxo (Bizkaia)
Joan den larunbatean lagun batek Getxo aldean zegoela tupust egin zuen Galea lurmuturrean ikusten duzuen lainotzar beltz horrekin. Zalantzan egon naiz "roll cloud" deritzona ez ote zen izango, aspaldi honetan sarritan ikusten diren "tutu-hodei" horietarikoak. Euskal Telebistan ere esaten dute "roll cloud"! Halakorik! Han-hemenka miatu ondoren, badirudi argazkikoa ez dela tutu baten modukoa, goranzko bidea hartuta, burutzar baten antza hartzen baitu. Laino-buru-handia erabiltzen dute Bermeon horrelako hodeitzar beltzei deitzeko. Jaietako Buru-handiak baino beldurgarriagoak, benetan! Ondo erreparatuz gero, hodeitzarraren eskuinaldean tximist bat ikusten da, bakarti, deslai eta mehatxari. Argazkiaren bikaina!
Iruzkinak