EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko herri-gunea.

2013/09/23

Gure adiskidea asteon itzuli da...

... Ondo itzuli ere! Burmuin-urtzailea, oin-txikigailua, gogo-astingarria, ile-adats lehorgarria, pentsamendu-uxatzailea, egurats-kirasgarria, larre-sikatzailea, teila-mugigarria, hodei-xurgatzailea, bero-gehigarria, atso-agureen akabatzailea, andreen gogoaren pizgarria, kale-erregarria, galipot-kiskaltzailea, aho-puzgarria, lo-kuluxka eragilea, kemen-astingarria, delitu-aringarria, terraza-betetzailea, praka motzen janzgarria, hondartzaratzailea, aldarte-aldagarria, herra darit edonondik... hego haize zoragarria!!






 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------