Amillana
Bazkaldu ostean ETBn aroaren gaineko irudiak ikusten ari nintzela Anbotoko mendilerroan, alderik alde, laino bitxi samarra azaldu da. Esatariak nola izendatu jakin ez eta Urduña aldean sortu ohi den, "bollo" laino ospetsua ekarri du hizpide. Anboto gainekoa "amilena" da. Berba horrek hamaika esangura ditu eta haietariko batek bertako laino mota horri egiten dio aipamen. Mari jainkosa mendietako haitzuloetan bizi da eta hiru bizileku nagusi ditu: Supelegor haitzuloa, Anbotoko haitzuloa eta Larrunarri leizea. beste bertsio batzuek diotenez, Mariren hirugarren bizilekua Aizkorri mendilerroan dago. Bizkaian, Mariren bizilekurik gogokoena Marienkobia da, Anboto mendiaren ekialdeko horma bertikal ikaragarrian. Sarritan laino itxuran agertzen da, horren gailurrean. Laino horien izena "amillana" da, mendi mitiko horren inguruko eskualde osoan.
0 Comments:
Argitaratu iruzkina
<< Home