Ortzia elur-malkotan


Elurra Pagozelain
Itsasaldean urtarrileko etengabeko erauntsiek haizetea eta euritea sortarazi badituzte ere, barrualdean, aldiz, ez dira gutxi elurraren agerraldia izan duten hainbat bazter, Nafarroan, batez ere. Zerutik jausten duen "kotoi" moduko hori izendatzeko, azken urteotan "maluta" berba gailendu delarik ere, badira han-hemenka ezin konta ahala ele galant eta erabilgarri, jakinarazi eta hedatu samartzea merezi dutenak. Ildo horretatik, ezin uka daiteke euskaldunok net herri negartia garela. Oso mindulinak omen gara eta horrek metafora ezin eder eta liluragarriagoak eman ditu gure lexikoa zabaldu eta aberasteko. Horren isla garbia dugu egurats-lexikoan. Adibidez, Andoainen eta Aian "elur-maluta"-ri elur-malkoa deritzote, ortzia etengabean, erosta eta auhenka negar batean baliharduen. Zer egin ote diogu ortziari horrela ihardets diezagun?




 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda