Ekaitz tropikala ziklogenesi bihurtu?


http://metvuw.com/forecast/2012092106/rain-europe-2012092106-138.gif

 "Nadine" gure gainean ikusten den puntu gorri lodia da.

  'Nadine' ekaitz tropikala Atlantiko erdian dabil, noraezean eta deslai. 90 km orduko haizetea sortarazten du.


Oraindik nekez jakin daiteke, baina arriskurik badago, egon. "Nadine" ekaitz tropikala Iberiar Penintsulara hurbiltzeak Bizkaiko Golkoan ziklogenesi leherkorra eragin lezake igande gauaz geroztik. Ez dago iragarpen zehatzik egiterik, egingo duen ibilbideari antzematea gaitza da oso. Egun batzuk falta dira, eta, beraz, eguratsaren egoera nola bilakatzen den ikusi beharra dago.
"Nadine" zurrunbilo tropikala Atalantikoan barrena dabil eta 90 km oruko haizea eragiten du. Une honetan Azore uharteei erasaten die eta 48 ordu barru Madeira aldera ailegatuko bide da. Meteorologoek ez dute baztertzen igandetik gora Galizia aldera heltzea. "Nadine" Finisterre aldetik sartuko balitz, Iparretik etor litekeen depresio batekin talka egin eta berriz ere berpiztu egin liteke. Hori horrela suertatuz gero, aspaldion ospetsu samar egin diren "ziklogenesi lehergarri" bihur liteke. Hala eta guztiz ere itxaron egin behar da.
Zentzu horretan, adituek diotenez "Nadine"  ez da Atlantiko aldeko ohiko zurrunbiloa eta, hortaz, ez dago jarrai lezakeen ibilbidearen gaineko aurreikuspen-eredu zehatzik. Hori dela-eta, baliteke, berandu baino lehen, makaldu eta desegitea. Ikusiko!

 

Iruzkinak

Hau esan du Kepa Diegez erabiltzaileak…
Bada, azkenean ez dute topo egin. Baina, larunbatean, kontuz!!

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda