Galarrena ei dakar


Goizeko 6:40an itzarri eta mesanotxean dugun irrati-iratzargailu-estazio mateorologikoari begiratu eta 24 gradu zirela ohartu naiz. Berriz ere begiak itxi, zabaldu eta... bai!, 24ºC ez zeuden ba pantailan! Buru bete zorabio geratu ez naiz ba! Net estonaturik. Zalantza izpirik ere ez da egon: hego haize maita-gorrotagarria andre eta jabe bazter guztietan, ortzia andraize kolorekoa, eta giroa armin eta petraltxoa. Jaiki, ordenagailura joan, iragarpenak eta mapak irakurri eta enbata arrikua nabaria dela sumatu dut. Haizeak hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera bira egin eta une horretantxe eratuko da enbatatxoa, euria lagungai. Azkenaldi honetan ez gaituzte hainbestetan astindu galarranek. Ea gaurkoan zer gertatzen den!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda