Negu gorria

http://img63.imageshack.us/img63/685/indiohm8.jpg
 
 Erreserba bakartu bateko indioek Nagusi gazte eta berriari zera galdetu zioten:

-Datorren negua hotza ala epela izango da? 

Nagusi gaztea gizarte moderno batean hezi zutenez gero, ez zuen indioen eguraldiari antzemateko antzinako trikimailurik ezagutzen....

Hortaz, zerura begiratu zuenean... ez zen gai izan nolako eguraldia egongo zen asmatzeko... 

Nolanahi ere, ezbaian ez zegoela ez emateko, zera erantzun zuen:

-Negua gorri-gorria izango da eta tribukideek prestaturik egoteko egurretan hasi behar dute.


Hala eta guztiz ere, agintari praktikoa zen aldetik, handik egun gutxira Meteorologia Zerbitzura deitzeko ideia bururatu zitzaion.
Datorren negua oso hotza izango da? - galdetu zuen.

-Ba, badirudi negua nahiko hotza izango dela -erantzun zuen zaintzako meteorologoak.
Gauzak horrela, Nagusiak bere jendearekin itzuli eta zera esan zien:
Egur gehiago batu behar duzue, are prestatuago egoteko.
Astebete geroago... Nagusiak atzera ere dei egin zuen Meteorologia Zerbitzura eta galdetu zuen:
-Negua gorria izango da?
-Bai -erantzun zion meteorologoak -negu gorri-gorria izango da.
 
Bene-benetan bere jendeaz arduraturik, Nagusiak kanpamendura itzuli eta bere anai-arrebei ahalik eta egur gehien biltzeko agindu zien.

Negua gorri baino gorriagoa izango zen.
 
Handik bi astera.... Nagusiak berriz ere Meteorologia Zerbitzura hots egin zuen.
-Ziur-ziur zaudete negua hotz askoa izango dela?
-Larri ibili, ez daukagu inolako zalantzarik -erantzun zuen meteorologoak- inoizko negurik gorriena izango da.
-Eta nola egon zaitezkete hain seguru?

Hara, indioak zoratu beharrean dabiltzalako egur bila!!!
MERKATUETAN ANTZEKOA GERTATZEN DA........

 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda