Atlantiko aldeko ataria irekita

http://www.hotelranchodelmar.com/8/pasillo.jpg
Atlantikoko korridorea

Esan ohi da kanpoko atea ireki behar ez dugula, katuak ospa egingo badu ere. Beheragoko mapan erraz asko suma daitekeenez, atariko atea zabalik dagoelarik, katuak ospa ez, katu mordoa hurreratu eta sartuko zaigu etxe barrura. Izan ere, ipar-mendebaldeko egoera peto-petoa: antizikloia Atlantikoan goi samarrean kokatuta, Groenlandiatiko depresio depresiboak beraren eskuinaldetik lerratu egiten dira inongo oztopo eta eragozpenik gabe. Hemendik eta igandera arte, gutxienez, zenbat-gura bisita euritsu eta haizetsu izango ditugu, zein baino zein interesgarriagoa. Beraz, aro gozakaitza, aldi berean euria eta haizea bat egiten dituena. Gainera, itsasoan ez da giro izango, sagailoa -itsaskia- iragarrita baitago: olatu handi samarrak, zazpi metrorainokoak. Nor ausartuko ote da surf egitera?
http://www.wzkarten.de/pics/bracka.gif

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...