EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2009/10/19

Ipar-ekia bebil eta hegoa bego, mendebala gero (493.posta)


Jatorrizko aroesaera zaharra aldatu samartu dugu egunotan zer gertatu eta zer gertatuko den aditzera emateko: lehenengo eta behin, joandako astean haizeak ipar ekialderantz egin zuen , ortzia oskarbi egotearen ondorioz, lurrak berotasuna erauzi eta Euskal Herriko hainbat bazterretan zero azpitikorainoko hozberoa. Baten batek ezustean harrapatu eta oraindino dirau etzanda ohantzean mukien gogortzeari eutsi ezinik. Horiek goiznabar hotzak, horiek!; orain, antizikloia baztertu eta itsas egoera gailendurik, egun, hego mendebala andre eta jabe izaten hasi da. Une honetan, adiskideok, Deustuko estazio meteorologikoan 22ÂșC ez dugu!, ba. Bihar-etzitan hegoa ezabatu eta mendebalak jardungo du noiz edo noiz iparrerantz joaz. Hortaz, berba gutxitan mende askotako herri-jakinduriaren isuria.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------