Ilzaharra

http://linkey.files.wordpress.com/2007/01/haircut2.jpg

Kostaldekook nekez ikusi ahalko badugu ere, gaur ilberriaren aurkakoa dugu ortzian andre eta jabe, ilzaharra, alegia, Bizkaiko hainbat bazterretan esaten den moduan. Aurreko zenbaitetan aipagai izan dugunaren arabera, egun ezin aproposagoa da ilea moztu eta urdindu ez dadin. Akorda zaitezte esaeraz: "Ilzarrean moztu bear da ulea, zuritu eztaitean". Ziurrenik gauean ileapandegi bat baino gehiago izango dugu zabalik kaskoa soildu eta horrela urdindu ez dakigun. Inork jakitekotan gure arbasoek bazekiten, jakin ere!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda