Urriaro xukua denean...
nekazariak aisa egiten ditu lanak dio Baztan aldeko erranairu batek eta hizpide osoa du. Baztan xarmangarrian urtesasoiak eta hilabeteak bat egiten dute, urriaro. Azken egunotako aroa xukua baino xukuago izan da, gozo-gozoa, edonoraroaz gozatu ahal izan dugu inondik ere! Hori dela-eta Baztango baserritarrak praketan kabitu ezinik dabiltza, pozez txoratzen. Orain artekoa, bederen, urriaro ezinago ederra izan da, nondik begiratuta. Ez gara kexu eta mexu hasiko. Beste bazter batzuetan, aldiz, eurijasa lazgarriek erasan diete herritarrei; Alacant aldeko zenbait herritan 405 litro metro koadroko. Itsosupetekoa, alajaina!
Iruzkinak