InautEURIA...!

Bota ahalako euriak izan ditugu asteburuan, noiz eta inauterietan ilbetearekin batera! Hura ilargiaren mendekua! A zelako euri erauntsia! Lauzpabost egun aurretik sumatzen zen gure buruaren gainean kokatuko bide zen borraskak botatzekoak botako zituela, baina horrenbestekoak... Herri askotako aratusteak zapuztu samarturik geratu badira ere, gure urtegiak, behintzat, ezari-ezarian betez doaz etengabe. Bizkaiko Enkarterri eta Mungialdean erreka batzuek gainez egin dute. Nork pentsa zezakeen horrelakorik orain egun batzuk? Otsailak zorarazi eta zorabiatzen jarraitzen digu.
Iruzkinak
Tomax.