EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/02/10

II. Eguneroko "esaldiaroak": eguraldia

“http://document.linternaute.com/document/image/550/tempete-mer-mauvais-erquy-bretagne-505039.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.


Atzoko "ikasgai"-ari segida eman guran, gaur "eguraldi txarra"-ari dagozkion esalditegia agertuko dugu. Aukeraturiko esalditxo batzuk besterik ez dira, norberak egokien deritzon egoeran erabiltzeko.


1. EGURALDIA

1.2 Aro txarrari lotutako esaldiak

01. Aro / eguraldi / denbora / giro / sasoi txarra, eskasa, zantarra dago.
02. Aro beltza dugu / Denbora berdea, laino edo hotza.
03. Denbora txatxu honek bazter guztiak usteldu behar ditu!
04. Eguraldi honen mantarra!
05. Eguraldi tristea eta grazia gutxikoa, alajaina!
06. Eguraldi txakurra dugu gaur.
07. Bihar ere giro kaskarra, ipar haize petralla izango baita.
08. Ez dago aroirik itsasora ateratzeko.
09. Orain ere eguraldiak mutur beltza jarri du.
10. Egungiro txarra ari du.
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------