Ollanka

“http://www.amigosmundoavicola.com/razesp/Euskal%20Olioa.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Laguntza eske natorkizue oraingoan, batez ere Bizkaiko kostaldean bizi direnei eta bereziki Bermeokoei. Egindako inkesta baten arabera, ollanka Bermeo aldean ostadarra adierazteko erabiltzen zela jasota neukan, baina, Antonio Perez Bilbaok idatzitako Bermeoko Herri Hizkera izeneko liburuan hara non hauxe topatu dudan:
ollanka = "Urrunean euriak laino azpian egiten duen goitik beherako zerroa (oilo hanka?)". Zaldizkoak izan liteke, ezta? hau da, urrunean ikusten ditugun euri-zutabeak. Hori dela-eta, hauxe duzue nire galdera: ollanka zertarako erabiltzen da Bermeo aldean, ostadarra eta zaldizkoak adierazteko? Ederra oiloen hankekin egiten den konparazioa, ezta?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda