Urrieta haizea

South Wind - 2000
Stoneware fountain
Stoneware fountain
Udazken aldean, eta bereziki, urrian, hego haizeak sarri erasaten digu eta horrelaxe jazo da egunotan. Udan gaudela ematen du eta ez, udazkenean. Izan ere, lehengo asteko tenperatura hotz samarrek ikaragarri egin dute gora. Horrelakoxea da gure aroa!, batzuetan bero, besteetan ero! Urria hego haizearen hilabetea dela frogatzekotan, Iñaki Gaminderen Leioa Berbarik Berba liburura jo eta bertan hauxe dio Leioako hiztun euskaldun batek urrieta haizearen gainean:
"Urritaxe bai, urritaxe otubren ixetan da, urritaxe" (Urrieta haizea bai ,urrieta haizea urrian izaten da, urrieta haizea)
"Ordun esaten du geu pa, bueno urrite axe datorrenean, e, ia indabak eldu akabateko se, apur bet berandutxu erain badosus indabak, igual egoten dire eldu barik, eta esaten du, ia datorren ilen urrite axek etorko dire ta , piperrak eldu te, indabal eldu te, akaburengo serak batzeko" (Orduan esaten dugu geuk ba, ben urrieta haizea datorrenean, ea indabak heldu amaitzeko ze, apur bat berandutxo erein badituzu indabak, beharbada egoten dira heldu barik, eta esaten dugu, ea datorren hilean urrieta haizeak etorriko dira eta, piperrak heldu eta, indabak heldu eta, azken zerak batzeko)
Iruzkinak
Nire datuen arabera, "napar haizea" ez da hego haizea, gehiago du ipar-ekialdetik edo ekialdetik. Aramaion horrela erabiltzen omen da. Zuk besterik badakizu honetaz?