EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/09/20

Haize errusiarra



“http://eupt2.unizar.es/eda/monte/Gorgomendi-Aizkorri/15Gorgomendi.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.

Igandeaz geroztik antizikloi eta zurrunbiloen kokapenari esker, Erdialdeko Europako haizea jotzen hasi da, hotz samarra, baina lehorra. Neguan bageunde lei ederrak egingo lituzke, bai horixe! Sasoi honetan, ostera gauez eta goizez fresko eta egunez epeltxo egoten da, gustuko dut hotz bero hau. Aurreko batzuetan ere aipatu izan dugu nola deritzon haize mota honi. Gaurkoan, Candido Izagirrek Oñati aldean jasotako haize rusoa dakargu EtnoMet-era. Honela zioen: "Viento muy frío, de la cruz de Aloña hacia Zelaizabal".
 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------