EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2005/05/04

Lekeitioko berbak


Lekeitioko udalak bertako euskara gorde, ezagutarazi eta zabaldu nahian orain dela zenbait urte liburuxka sail bati argitaratzeari ekin zion. Hiru plazaratu ditu orain arte. Lehenengo liburuxkak, 2001eko udaberrian kaleratutakoak, "Itsasoa" du izena. Bigarrenak, 2001eko udazkenean, berton dagoena, "Eguraldia". Eta hirugarrenak, 2002ko udaberrian, "Onomatopeiak". Zein baino zein interesgarriago! Gainera, Lekeitioko udalaren webgunean dohainik jaitsi daitezke. Nahi izanez gero, hemen sakatuz lor dezakezue:

http://www.lekeitio.com/pdf/argitalpenak/berbak01-02.pdf

Agertzen diren hitzak honako hauek dira: atze, bagea, bare, belaizea, denporea, eguraldia, erresaka, euri-zirina, gangarabia, galarrena, haize olatua, herriko haizea, iparraizea, iruntza, kanpaizea (norta), kalma zuria, lei baltza, mendebala, norusta, terrala eta traganarrua.


Oharra: nik orain dela hiru bat urte jaitsi nuen, baina badirudi orain ez dabilela ondo. Udalari mezua bidaliko diot konpon dezaten.

3 Comments:

  • At 12:01, Anonymous Anonimoa said…

    Hitz oso politak dira aipatu dituzunak. Tarte bat baldin badaukazu, horien esanahia argituko al zeniguke?

    Zeren eta horietako batzuek (traganarrua adibidez) aurkitu ditut on-line hiztegietan, baina besteak ez, eta oso sujerenteak dira. Gangarabia, esaterako...

    Tomax.

     
  • At 13:18, Blogger Kepa Diegez said…

    "Traganarrua" dela-eta hasi zen EtnoMet abian. Begiratu azaroko artxiboetan. "Gangarabia" hona hemen:

    gangarabi iz.: 1. B-Bermeo. Azkueren Hiztegiaren Eranskina. 2. B-Lekeitio “Lurruna da eta erreketan sortzen da terralaren hotzaren eraginez. Fenomeno atmosferiko hau sortzen da atmosferako hotzak eta erreka barruko tenperatura ez hain hotzak bat eginda. Portuan igarten da bau antzekoa ateraten dalako bapor artean". Lekeitioko berbak 2.

     
  • At 13:58, Anonymous Anonimoa said…

    Arrazoi duzu, ahaztuta neukan. Azaroa, maiatza... sei hilabete pasa dira. Urte erdia.

    Beno, ez da denbora larregi, egia esan. Adibidez Euskalmet-etik (EITBko irratietan) eguraldiaren berri hain grazia gutxirekin ematen dutenak ez dira oraindik kutsatu Etnomet-en izpirituarekin. Baina segi lasai lanean, dena iritsiko da eta.

    Tomax.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------