Bazkoz ilargi zahar, hausterrez ilargi berri

http://lh6.ggpht.com/_vUy-oCHMWoc/R4V-vNtsHHI/AAAAAAAAA1U/wpT933zveCI/S5030163.JPG

Ba, oraingoan ez, ilargi berritan elurrik ez eta hurrengo egunetan... ezta ere. Agian, datorren astean baliteke egitea, baina orduan ez ilgora izango da. Kale egin ote digu atsotitzak? Onartuko ote dugu balizko atzerapen honek? Neure aldetik, arazorik ez, ze, badirudi hurrengo egunetan aroa negutuko duela ostera ere, negutu ere! Mendebalak ipartu egingo du eta ondorioz Artiko aldetikoak erasan egingo bide digu. Ni gaur, badaezpada ere, arbolak inausi eta ilea ebakitzera joan naiz.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Eta enzun nezan boz bat zerutik ur handien hotsa bezala, eta igorziri handi baten hotsa bezala:

Urtaroak: ikuspegi etnolinguistikoa

...ari du...