Zamarikatuz

http://www.hedweb.com/animimag/horse.jpg
Asteburuko bero larriak udagoienatu du egunotako aroa. Ikusgarriak eta entzungarriak izan ziren igandeko ekaitzak! Hala eta guztiz ere, ez da hainbesterainokoa izan. Irailaren erdialdean egonda, ohikoak izaten dira honelakoak. Orain arten zaparradaka aritu du, aldika, ez etengabe. Hori dela-eta, euria egiteko moduagatik beragatik, beste berba bat ekarri dugu plaza honetara, zamarikatuz, Azkuek eta Mokoroak jasota. Hauxe duzue aipamena:

Zamarikatuz ari da erauntsia.... (La lluvia cae por rachas. )
Azkue Resurrección Mª / Txirrist . Diccionario V. E. F. (Tomo 2.). (R. M. de Azkue). 1905 1906 (BN )


Polit askoa irudia, ezta? Behe Nafarroan bilduta dagoela kontuan hartuta, euria jardutea zaldikatzearekin uztartzea ezinago ederra da. Beste batzuetan, pottokatuz ari du, hau da, zirimiri ari duenean, esan behar genuke, ezta?

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

Haizea ez da indartsua, gogorra eta zakarra, bai

...ari du...

Tximu eginda