EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2007/01/25

Eluasoa

http://www.meteored.com/ram/numero37/imagenes/21_ventisca.jpg

Egunotako ikuskizun zuria beste ostagi batzuekin batera nahasi izan da, haizearekin, besteak beste. Bisutsa terminoa, oro har, zabaldu samartu bada ere, badira beste zenbait berba hedatzea merezi duenik, adibidez, eluasoa. Itxura denez, elur + lauso osagaiez eraturik dago. Kontua zera da, zer demontre da? haizea + elurra ala elurra + haizea? Nondik abiatu behar da horrelako berbak azaltzeko: elurra ari duenean harrotzen den haizea ala haizea ibiltzen denean ari duen elurra? Nik neuk haizeari lotuagoko nuke, batez ere buruan ideia hori erabiltzen dugu eta. Barandiaranek, eluaso dela-eta hauxe jaso zuen:
“Bisutsa edo haizea ibili eta elurra batera egitea eluaso ere esaten da.. Batzuetan Herriak Eluaso jeinu gaiztoa dela uste du”. Mitologia del Pueblo Vasco, 182 or.

5 Comments:

  • At 01:09, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Burutik pasatu zait izan ahal dela, hori eluaso hori datorrena elur + eraso = eluaso.

     
  • At 16:56, Blogger Kepa Diegez said…

    Litekeena da. Hala ere, beste hitz batzuen bilakaera dela-eta, hauxe izan liteke:

    elu(r)+ lauso> elulauso (bi -l- bat galtzen da kakophoniagatik) > eluauso >ELUASO

     
  • At 17:58, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Esaten ei da edo esaten ei zen elauso, noiz ari zen batera: elurra eta haizea. Elauso baldin badatorke elur + lauro tik ez diot zentzurik hartzen hor haize hitzari, ze lauso baldin badago ezin egon ahal da haize handi edo zakarrik.

    Aitzitik ederto datorke kin eraso hitza' haizea, haize bortitz edo zakarra.

    Nola ikusten duzu Kepa, ez al du ukatzen lauso hitz horrek possibilitatea hon elurra eta haizea batera, biak batera?

     
  • At 21:23, Blogger Kepa Diegez said…

    Nire uste txikian, ez. Izan ere, "lauso" hitzak haizea eta elurra batera izaten direneko ikusgaitasunik eza adieraz lezake, hau da, elurrak haizearekin "lausotu" egiten du.

     
  • At 00:25, Blogger Erramun Gerrikagoitia said…

    Bai, izan ahal da ere. Ez naiz, ez nintzen konturatu. Bai, possible da elauso izatea lausoturik dagoela elurrarekin vistea eta ez dela ikusten ahal.

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------