EtnoMet (Aroaren berbaroak)

2004ko azaroaren 1ean sortua. Eguraldiaren gainean mintzatzeko gunea: zer-nolako ikuspegia daukan herriak eguraldiarekiko, zein hitz erabiltzen den ahozko euskaran fenomeno atmosferiko jakinak izendatzeko. Sasoi edo egun batzuetan dagoen eguraldiaren aitzakian, iruzkinak egiteko gunea.

2006/06/01

Ekaina eder, uda halaber

“http://www.elkarkom.com/euskadi/leintz/leintz.jpg” irudia ezin da bistaratu, akatsak dituelako.
Leintz-Gatzaga

Hotz antzean hasi ez digu, bada, ekaina! Goizeon Euskal Herriko bazter gehienetan 10ºC-tik beherako tenperaturak gailendu dira eta zenbait txokotan 0ºC-tik hurbiltxo. Hori freskoa!! Bestalde, Suitza eta Alemania aldeko Alpeetan 700 metrotik gora elurra egin omen du... noiz eta maiatzaren azken egunetan! Bendunorrak temati eta setati irauten du eta Zuberoako behorrak ba ote dabiltza kumeske, iel eta giri? Ikusten dituzue behorrak Euskal Herriko landa eta larretan atzealdea Ipar Haizeari begira paraturik? Giro ederra izan da ekaineko lehenengo egun honetan. Iraungo du? Sarritan esan dudanez, hotz beroa eta bero hotza atsegin ditut eta gaur hotz beroa egin du, eguzkitan goxo-goxo eta gerizpetan fresko-fresko. Datozen egunetan, antza denez, haizeak bira egin eta aleman bilakatuko zaigu, Leintz-Gatzagan esaten omen duten bezalaxe, aleman-haizea. Futbol-txapelketaren eragina ote? Batek daki!!

3 Comments:

  • At 22:36, Anonymous Anonimoa said…

    Ekaina eder, bai, Kepa.
    Euri faltarik ez balitz:..! Eta ez da aldatzeko gogorik ikusten inondik. Gainera, zeru argiak eta goiz fresko hain sanoak ikusten direnean, iraunkortasunaren seinale da. Egun hauen ostean, haizea hegoaldegotik paratzen denean, eta epelduz epelduz, goizak beroago hasten direnean, orduan malo! Goiz beroak bai esan nahi duela laister dela aldaketatxoa edo aldaketa. Goiza hain fresko eta hain sano doan bitartean, beajondeiola! Horrek izanen du segida... luzeegia ez balitz...!
    pellozabala

     
  • At 12:29, Anonymous Anonimoa said…

    Atsegina hotz beroa / bero hotza hau, bai horixe! Neugaitik, uda osoan holan egongo nintzan, baina... euria be behar dogu.

    Batzuetan emoten dau ahazten jakola euria egitea eguraldiari!

     
  • At 15:27, Blogger Kepa Diegez said…

    Aupa, bikote!
    Bai, zuzen zauzie, arrazoi duzue, aro ederra, baina... euria beharrean gauz! Neupere behar dot. Sikatearen atarian? Pello, tenporek huts egin ala ez?

     

Argitaratu iruzkina

<< Home

 
Contador gratis contadorplus.com -----------------------------------------------------------------